Urola institutuko ikasleak San Martin eskolan

Maiatzaren 22an, Urola institutuko eta Xabier Munibeko  DBH - 1  zikloko ikasleak gure eskolara etorriko dira. Goizeko 11etan gimnasioan elkartuko gara eskaini behar diguten emanaldia ikustera. Normalki, Xabier Munibeko ikasleak bertso emanaldia eskaintzen digute. Urola institutuko ikasleek, aldiz, musika emanaldia. Hauekin etorriko dira iazko ikasturte arte gure ikasleak izandakoak. A zer poza! Emanaldi bukaeran, Urola … Irakurtzen jarraitu Urola institutuko ikasleak San Martin eskolan

Urola institutua bisitatzera jaitsiko gara

Maiatzaren 17an, 5 eta 6. mailako ikasleak Urola institutura jaitsiko dira, 6. mailakoak datorren ikasturtean berria izango duen ikastetxea ezagutzera. Goizeko 10tan Azpeitiko Karmelo Etxegarai  eta Zestoako eskolako ikasleekin batera gela nagusian elkartuko gara. DBH 1. zikloko ikasleak ikasketen inguruko azalpenak emango dizkigute eta guk egindako galderei erantzun. Gainera musika, bertso eta antzeko emanalditxo batzuk ere … Irakurtzen jarraitu Urola institutua bisitatzera jaitsiko gara

Igeriketa ikastaroa

Maiatzaren 4tik 31 bitarte  eskolako Lehen Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailako ikasleak Azpeitiko igerilekura jetxiko zizkigu. Igerilekuan Gipuzkoako Foru Aldundiak Eskola Kirolaren programa barruan antolatzen duen sustapen ikastaroan parte hartuko dute. Ikastaro honen helburua ikasleak urarekin harremana izaten hasi eta ahal den mailarik teknifikatuena lortzea da. Horretarako  4 ikasturtetan parte hartzen dute.  

Maiatzak 8 – Amets Bat + Aquarium

  Maiatzak 8an Zubietara joango gara Errealaren Amets Bat programaren barruan. Errealaren entrenamendua ikusteaz gain, hainbat baloi jolas egingo ditugu, partidatxoa jolastu, ...  Bukaera aldera bi jokalariei entrebista egiteko aukera izango dugu. Bazkaldu ondoren, Donostiako Aquariumera bisita egingo dugu, bertako gidariak  ikustekoa erakutsiko digularik.                       … Irakurtzen jarraitu Maiatzak 8 – Amets Bat + Aquarium

Maiatzak 3 – Nolega: eskola arteko jaialdia

Aurten  jaialdia Bidania-Goiatzeko ikastetxean izango da. Urtero moduan,  Aizarna, Albiztur, Bidania-Goiatz eta Errezilgo eskolako ikasleak elkartuko gara bertan. Bi talde nagusitan banatzen ditugu. Alde batetik,  Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1 et 2. mailako ikasleak eta, bestetik, Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleak. Dantza, abesti, bertso, antzerki eta antzeko ekintzak eskainiko ditugu. … Irakurtzen jarraitu Maiatzak 3 – Nolega: eskola arteko jaialdia

Apirilak 27 – NOLEGA: eskolako jaialdia

Aurten ere NOLEGA programaren barruan prestatzen ditugun ekintzak aprobetxatuz,  eskolako jaialdia antolatuko dugu. Bertan, dantza, abesti, bertso, antzerki eta antzeko ekintzak eskainiko ditugu. Jaialdia arratsaldeko 3etan izango da, eskolako gimnasioan.   EGITARAUA: HH  2 - 3 urteko ikasleak :   abesti eta dantzak. LH   5 -6 mailako ikasleak:  "Koadro lapurreta" antzerkia LH   1 … Irakurtzen jarraitu Apirilak 27 – NOLEGA: eskolako jaialdia

Apirila 23 – Liburuaren eguna

  Liburuaren Nazioarteko Eguna mundu mailan ospatzen den eguna da. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. 1995. urteetik UNESCOk sustatzen duen nazioarteko eguna da. 1996ko apirilaren 23an hainbat herrialdeetan hasi zen ospatzen eta 2008rako ehun herrialde baino gehiago batu ziren. Egun hori aprobetxatuz, gure eskolan irakurketaren hainbat ekintza berezi antolatuko … Irakurtzen jarraitu Apirila 23 – Liburuaren eguna

Apirilak 19 – EROSKIra bisita

Datorren apirilak 19an Azkoitiako Maxi Eroskira jaitsiko gara Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleekin. Bertan  egingo dugun bisitan "elikaduraren  piramidea" eta "elikagaien multzoetaz" jardungo gara, otordu osasuntsuak egiteko menuak osatu eta,  supermerkatuan, horiek gauzatu ahal izateko erosketak egin. Aurreko bi asteetan, gai horien inguruan jardun gara euskara, gaztelania eta englisheko  saioetan. Goizean, … Irakurtzen jarraitu Apirilak 19 – EROSKIra bisita